• Herrikoa: pertsona bizia, aktiboa, eragilea eta hurbila.
  • Kooperatiboa: pertsona parte-hartzailea, konprometitua eta inplikatua.
  • Euskalduna: euskal kulturan sustraitua, munduari irekia, pertsona kultur eta eleanitza.
  • Berritzailea: pertsona autonomoa, hezkidetzailea, sostengarritasunean inplikatua, konfiantzaren pedagogian hezia, bizitzarako konpetentea.

Elkarrekin mugikortasun mugak gainditzen

Adei Salsamendi DBH1eko ikasleak motrizidade behar bereziak ditu. Bere autonomia indartzeko, Ikastolak triziklo bat alokatu dio Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioari.

Ikastolatik kanpora ateratzean topatzen diren sorpresak

Ikastolatik kanpora ateratzean topatzen diren sorpresak

Orioko Herri Ikastolak argi du bizi dugun osasun krisiak ekarri digun egoeraren aurrean, txarrenari onena atera behar diola eta beraz, kanpo espazioak aprobetxatzea eta herrira ateratzea izan da besteak beste hartutako neurrietako bat.

 

 

Jolastuz ikasten

Jolastuz ikasten

Orioko Herri Ikastolako LH1ekoek ederki pasatzen dute ikastolan. Jolastuz ikasten aritzen dira, ezagutza pila bat lortuz. Begira ze bideo polita egin diguten! Zeinek nahiko luke oraintxe bertan 6 urte izan eta LH1era joan?

Euskaraldia: gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da. Milaka belarriprest eta ahobizik, 15 egunez, eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala egingo dugu.

Orioko Herri Ikastolak, entitate bezala, Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu du eta, zuek ere, Ikastolako kide gisa parte hartzera animatu nahi zaituztegu guztion artean euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin dezagun

Albisteak-era harpidetu