Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bide Heziketa saioak izan dituzte LHn Aloña udaltzainaren eskutik

2022/05/24

Urtero bezala, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek Aloña udaltzainaren eskutik bide heziketa saioak jaso dituzte.

Aloña udaltzainaren laguntzaz, ikasleak kalera atera dira oinez zein bizikletaz, eta kalean aurki ditzakegun gune arriskutsuak identifikatu dituzte. Ikasleak egunerokoan egiten dituzten bideetan barrena ibili dira eta gune bakoitzean nola jokatu beharko luketen azaldu die.

Asko dira Orioko ikastolara bizikletaz etortzen diren ikasleak, baina ez dute beti biderik seguruena hartzen. Saio horiei esker, bide bakoitzaren arriskuez jabetu dira eta, jadanik, bada bide egokitik etortzen hasi den ikaslerik. Hori izaten da saio hauen helburua.

Ikasleen artean saio horiek harrera ona izaten dute modu dibertigarrian hainbat gauza bereganatzeko balio baitie.

Bide heziketa saioan