Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH1eko ikasleak Gureak enpresan bisitan

2024/03/14

DBH 1eko ikasleek NiZu programan parte hartu dute urtero bezala. Martxoaren 1ean eta 15ean gure ikasleek Zarauzko Gureak enpresara egin zuten bisita.

Lehenengo ordu betean Gureak enpresa-taldearen sorrera, helburuak eta bertako langileekin produkzio kate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, bertako langileekin elkartzeko aukera izan zuten eta modu horretan desgaitasunari buruz gehiago ikasi eta gaur egungo gizartean daukagun aniztasun egoeraz jabetzeko aukera izan zuten. Honek, desgaitasunak dituzten pertsonekiko begirada zabaltzeko aukera eman zien. 

DBH1 Gureaken
Fitxategiak