Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskara eta kulturartekotasuna lantzen ari diren eskolen eta talde-eragileen topaketa Zaldibian.

2024/03/15

Pasa den astean, martxoaren 7an, “Euskara eta kulturartekotasuna’ egitasmoa lantzen ari garen ikastetxeen topaketa izan zen Zaldibian, eta bertan izan ginen Orioko Herri Ikastolako LHko eta DBHko zuzendari diren Amaia Ugalde eta Bakar Oliden.

Hainbat eta hainbat eragile ari gara lanean gai honen inguruan, eta elkarren berri izatea eta interesgarriak izan daitezkeen praktika onak ezagutzea izan zen topaketa honen helburua. 

Jatorri ezberdineko familiez osatutako komunitatea da gurea, bat baina koloretsua, anitza, aberatsa. Hizkuntzak ezin du arazo izan denon arteko elkarrekintzarako. Horregatik beharrezkoak diren ekintzak gauzatzen jarraituko dugu familia guztiak ikastolako komunitateko kide senti daitezen. Topaketa hau aberasgarria izan zen beste herrietan egiten ari direnetik ideiak hartu eta etorkizunean gurera ekartzeko. 


 

Euskara eta kulturartekotasuna lantzen ari diren eskolen eta talde-eragileen topaketa Zaldibian