Berriro martxa hartzen ari gara Orioko Herri Ikastolan, familiarizazioan mugilduta gaude! Gaur, Iñaki Gurrutxaga eta Egoitz Eizagirre, Orioko bertso-eskolako kideak etorri zaizkigu bertso saio txiki bat eman eta bertso-eskola ezagutaraztera. Mailaka bildu gara pergolan eta erronka ezberdinak jarri dizkigute. Lehenengo denon artean bertsotan erabiltzen diren bost doinu bilatu ditugu. Baita erronka azkar asko lortu ere! Gero, gure mailako lau pertsona atera dituzte. Bakoitzak errima bat esan eta lau errimekin bertsoa osatu du Iñaki Gurrutxagak. Ondoren, Iñaki Gurrutxaga izkutatu egin da eta denon artean pertsonaia ospetsu bat aukeratu dugu. Koplaka Egoitz Eizagirrek emandako pistaz pista asmatu behar izan du zein zen aukeratutako pertsonaia, baita asmatu ere!
Orain badakigu zer den bertsoarekin gozatzea! Bertso eskolara joateko gonbidapena ere luzatu digute gainera! Plazan ikusiko gara!