Orioko Herri Ikastolan familiarizazioan murgilduta gaude. Zer da familiarizazioa? galdetzen digute askok… poliki- poliki hastea litzateke, lagunekin eroso egoteko tartea hartzea, irakaslea ondo ezagutzeko aukera izatea, gure buruarekin eta ingurunearekin ondo gaudenean baikaude ikasteko prest… laixter pasatuko gara ohiko klaseak izatera baina hasteko era ederra da.
Familiarizazioaren barruan bigarren zikloko ikasleak, LH3 eta LH4ko ikasleak herriko liburutegia ezagutzera joan dira. Liburuen sailkapena ikusi, liburuak esku artean izan, liburuak mailegatzeko egin beharreko pausuak ezagutu… Mirenek azalpen bikainak eman ditu eta gustura egon dira ikasleak. Batzuek ezagutzen zuten liburutegia lehenagotik baina baziren inoiz joan gabekoak ere. Balio beza denok gehiago irakurtzeko!