Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Behetik gora, handitzen handitzen

2021/09/30

Orioko Herri Ikastolako HH4ko ikasleak espazio berrietan hasi dira. Handitzen doaz eta beheko solairutik goikora pasatzeko ordua iritsi zaie. Hasieran urduri etorri baziren ere, ondo moldatu dira ikasleak espazio berrietara.  

Bertan aurreko ikasturteko espazio batzuk errepikatzen dituzte, hala nola, mugimenduzkoa, esperimentuzkoa, sinbolikoa, irakurketa txokoa, mahai jolasak, sormen edota eraikuntzakoak… erronka berriak eskaintzen dizkieten materialekin noski! Bestalde, goiko solairuan txoko berriak esperimentatzeko aukera ere izango dute: natura txokoa, buztina, emozioen txokoa eta imaginariuma, besteak beste.  

Gustura daude aldaketarekin, segituan egokitu dira goiko pisura eta seguru esperientzia ederrak gozatzeko parada izango dutela ikasturte honetan.

WhatsApp Image 2021-09-27 at 13.35.14 (2).jpeg