Etengabeko eraldaketa prozesuan murgilduta gabiltza Orioko Herri Ikastolan. Guk hartutako norabidearekin bat egiten duten proiektuak ditugu eskuartean, hala nola, pasa den urtean ekin genion Piktoidazketari eta aurten Innovamat proiektua jarri dugu martxan. Errealitatean oinarrituta eta errealitateari erantzuteko matematikak irakatsi nahi ditugu Ikastolan eta horretara dator Innovamat proiektua.
Manipulazioaren eta elkarrizketaren bitartez pentsamendu matematikoa eraikitzea du helburu.
Matematika egitea, lau dimentsio hauek lantzea izango da: arazoak ebaztea, arrazonatzea eta probatzea, loturak egitea eta komunikatzea eta errepresentatzea.
Ikasleekin lantzen dugun ariketa bakoitza maila desberdinetara egokitzeko aukera ematen digu Innovamat proiektuak. Modu honetan, ikaslea erdigunean jarri eta bakoitzaren erritmoetara egokituz.
Proiektu berriak martxan jartzeak, irakasleak etengabeko formazioan aritzea ahalbidetzen du eta formazio hori proiektua bera sortu dutenen eskutik jasotzeak eta hain gidaritza izateak balio erantsia ematen dio. Innovamateko arduradunekin etengabeko formazioa jasoko dute irakasleek, sortzen zaikien kezka eta zalantzak unean unean argituz.
Irakasleez gain, familientzako formazioa ere eskaintzen dute, beraz, familiek ere interesa izanez gero, Ikastolarekin harremanetan jarri eta formazio hau eskaini ahal izango lukete.