Ikasturte honetan, pandemiari lotutako hainbat murrizketa malgutu egingo dira eta, besteak beste, eguneko irteerak eta ikasbidaia berreskuratuko ditu Ikastolak. Pozgarria da ikasleekin gelako jardueraz gain bestelako ekintzak egiteko aukera izatea, bizikidetza eta harremanak lantzeko aukera paregabea izaten baitira.
Ikasbidaia eta Rwandarako diru-bilketa
Ikastolan ez ezik, kirol eta kultur ekitaldiak gauzatzeko neurriak ere malgutu direnez, aurtengo gabonetan urtero antolatu ohi den tonbola itzuliko da. Urtero legez, tonbolan biltzen den diruaren erdia DBH4ko ikasbidaia finantzatzeko erabiliko da eta beste erdia, Rwandara bidaliko da.
Iaz, tonbolarik antolatu ez bazen ere, Rwandarako dirua bildu zen eta poz handiz jakin dugu diru hori jangela finantzatzeko erabili dela. Elkartasunak ez du etenik! Mila esker zuen elkartasuna adierazi zenuten guztiei!