Goiko espazioetara egokitzeaz gain 4 urteko gelako ikasleak beste berrikuntza bat ere badute: astean 4 saiotan Aiora eta Anderren konpainiaz ingelesarekin esperimentatzen hasi dira.
Hasieran hizkuntza berri bat ikasten hastea gora-beheratsua bada ere, laster egokitzen dira eta harrigarria da nola bereganatzen dituzten abesti eta elkarrizketa laburrak. Hori dena jolas, abesti eta ipuinen bidez egiten dute.
Hizkuntza ikasketetan komunikatzeko gaitasuna asko lantzen da, hori dela eta ikasleek ikastolan landuko dituzten hainbat ipuintxo eta abesti etxera eramango dituzte gero beraiek etxekoei kontatzeko.