Ikasturte berria hasi berri dugun honetan, dagoeneko hainbat familia etorri zaizkigu euren alea jarriz "Gurasoak gelan" dinamikan parte hartzera. Aberasgarria iruditzen zaigu ekimen hau, alde batetik, ikasleengan etxekoren bat gelan izateak ilusio berezia sortzen dietelako eta bestetik, komunitatearen isla garbia delako, familiak eta Ikastola elkarlanean, bakoitzak duen horretatik berea eskainiz, denak aberastuz, esperientzia desberdinen berri izateko aukera ematen duelako.
Honakoak izan dira bertaratu diren geletako irakasleek kontatu dizkigutenak:
LH3
" Idoi Berasaluze LH3ko geletara etorri zaigu udazkenean ematen diren aldaketei buruz hitz egitera. Bere baratzeko barazkiak eta mendian topatu ditzazkegun landare eta fruituak ekarri dizkigu. Buztinarekin ere jolastu gara eta saioari bukaera polit bat eman dio gitarra hartu eta kantatuz".
" LH3Ako gelara Cristina Fernandez etorri zaigu zentzumenei buruzko esperientzia ezberdinak proposatzera. Jogurt tranpatiak probatu ditugu, sorpresadun txokolateekin sentsazio desberdinak izan ditugu eta bereziki, arratsaldeaz gozatu dugu.
LH5
LH5. mailan lantzen ari garen Elikadura proiektuaren barruan Iñaki, Itxaso Zalduaren aita, etorri zaigu gelara. Gure plateretan aurkitzen ditugun elikagaien jatorriari buruz aritu gara, mundu mailan elikadurari lotuta dauden arazoez eta baita nekazaritza eredu ezberdinei buruz ere.
Gustura egon dira ikasleak eta interes handia erakutsi dute. Eskerrik asko Iñaki!
Argi dago ikasle zein irakasleek gustura hartzen dituztela familien ekarpenak. Ikasturtea hasi besterik ez da egin, ziur gaude gehiago ere izango zaretela Ikastolara etorriko zaretenak. Ateak beti bezala, zabal zabaliok dituzue!