Ekimen polita jarri dute LH2n. Astearte goizetan, irakasleak lan proposamen ezberdinak aurkezten dizkie eta ikasleek momentuan gehien komeni zaiena aukeratzen dute. Ikastolan hezi nahi ditugun pertsona ereduarekin bat egiten du eta irakasleek oso balorazio positiboa egin dute ekimenaz. Izan ere, ikasleek autonomia lantzearekin batera, oso erantzun ona eman baitiote eta oso motibatuta baidabiltza.