Aspalditik genuen gogoa ikasgelatik atera eta ikasleak gelatik kanpo elkarrekin ikusteko. Izan ere, jakin badakigu irteera hauek aukera paregabea direla harremanak eta elkarbizitza lantzeko. Beraz, atzo, DBH2ko ikasleekin Oliteko herria eta jauregia bisitatzen izan ginen. Bertan, gizarteko ikasgaian Erdi Aroaren inguruan ikasitakoa lehenengo pertsonan bizi eta gozatzeko aukera izan genuen.