Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH2ko ikasleak Oria ibaia eta itsas bazterrak aztertzen

2021/11/05

Ikasturtero bezala, Orioko Ikastolako DBHko ikasleek Oria ibaia eta itsas-bazterrak aztertu dituzte AZTERKOSTA programaren barruan. AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten loturaz jabetzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.

DBH2ko ikasleak, katiuskak eta euritako txamarra jantzita kostaldera hurbildu dira laginak hartzera. Ondoren, lagin hauek Ikastolako laborategira eraman eta bertan aztertu dituzte. Galdera sorta xume batzuei erantzunez, gainera, hondartza, itsasadar zein arroka eremuen ezaugarriak adierazi dituzte: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta gizakiaren inpaktuaren inguruko buruzko informazioa.

Bestalde, Azterkosta programaren bitartez, beraiek bizi diren ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera ere animatzen dira ikasleak. Hartara, ikasleen hurbileko inguruneak duen garrantzia, eboluzioa, iraunkortasuna eta transmisioa lantzen dira.

 

b1bafd6b-66db-41c3-9f9c-1fa1ca7281d8.JPG