Azaroaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, Orioko Herri Ikastolako guraso ordezkariek lehenengo bilera izan zuten. Hiru etapatako zuzendariak eta Eider Salegi artezkaritzako kidea izan ziren aurkezpena egiten. Lehenik eta behin eskerrak eman zitzaizkien bolondres aurkeztu direnei eta baita bozka jaso eta baiezkoa eman dutenei ere. Aurten ez da batere erraza izan da guraso ordezkari taldea osatzea.
Dinamika baten bidez Guraso ordezkariak bete beharreko funtzioen garrantzia mailakatu zuten ondoren. Urtean hiru bilera presentzial izango dituzte ordezkariek eta beraien mailako gurasoekin egiteko aukera ere arteztu zen. Gero kudeaketa plana aurkeztu zuten etapa bakoitzeko zehaztasunak azaldu zituzten zuzendariek: Miren Illarramendik HHkoa, Amaia Ugaldek LHkoa eta Lupe Altunak DBHkoa. Guraso ordezkariek mailako edo geletako whatsapa sortuko dute informazioa pasatu ahal izateko eta gurasoen proposamenak jasotzeko. Hala ere argi geratu zen gurasoek tutoreekin duten bidea ez duela ordezkatzen. Gurasoren batek kezkaren bat baldin badu, tutorearekin harremanetan jartzea da bide egokiena.