Udazken koloretan
Udazkenean sartuak gara bete-betean eta halaxe ari dira ikastolako txikiak garai honetako ezaugarriak ezagutzen.
Duela 2 aste eguraldi ona aprobetxatuz 4 eta 5 urteko geletako ikasleek irteerak egin zituzten inguruko naturgune eta parkeetara eta gure zuhaitzen hosto eta fruituak behatu, haiekin esperimentatu eta bildu egin zituzten. Gustura ibili ziren zirri-zirri-zar hosto denak zapaltzen.
Aste honetan udazkenean euskaldunontzat garrantzitsua den egunaren inguruko lanketa egiten ari dira, San Martinena, hain zuzen ere. Hori dela eta, txerri bat benetako tamainuan marraztu eta margotu dute. Horrekin batera, abesti batzuk ere landu dituzte eta azkenik pisuaren inguruko haien ezagutzak zabalduko dituzte. Horretarako, ikasle guztiak pisatu dira eta ondoren txerriaren pisua eta haienaren arteko konparaketak egingo dituzte. Zenbat ikaslek bezala pisatuko du txerriak?
Udazken ken ken
udazkenaz gozatzen.
Udazken ken ken
udazkenaz ikasten.