Historia
SORRERA | |
Milagros Arostegiren hitzak: | |
|
“1971. urtean hasi zen dena; beste herrietan ikastolak bazirenez, herrian bertan ere zerbait egin beharra zegoela eta. Orion eskola bakarra zegoen, publikoa; eta baita bost urte arteko hezkuntza ahalbidetzen zuen Maria Maestra izeneko eskola moduko bat ere, baina ikastolarik ez. Beste zenbait herritan lanean ari zirenez, oriotar batzuk, Don Sotero eta zenbait guraso, martxan jarri ziren. |
1968. urtean jaiotako haurren zerrenda jaso, eta etxez etxe galdezka joan ziren. Azkenean hogei bat ume lortu ziren arte, eta elizako saloian hasi ziren eskolak ematen. Bigarren eta hirugarren urteetan, ordea, haur gutxiago ziren, hamabost bat inguru. Lehen urte haiek parrokiaren babespean izan ziren". |
1971 |
Ikastola sotu zen. Irakasleak Sagrario eta Joxe izan ziren. Lehenengo urteetan, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolarekin, Anjel Lertxundi zuzendari zela, elkarlanean aritu zen Orioko Herri Ikastola. Bertako ikasleek eskolaurrea Orion bukatu ondoren, OHO egitera Zarautzera joaten ziren. Hasierako urteetan, parrokiak utzitako lokaletan hasi zen Ikastola; ondoren, Iturbide kaleko lokalak erosi eta Errasti gaineko lokaletan ere gelak egokitu ziren. |
1983 |
Iturbide kaleko Ikastola Txikitik Abeslariko Ikastolara pasatu zen, gaur egun dagoen eraikuntzetara, hain zuzen ere. |
1996 - 25. Urteurrena
|
|
1999 |
Orioko Herri Ikastola kooperatiba bihurtu zen; guraso kooperatiba, hain zuzen ere. Irakasleak kolaboratzaileak dira. |
2003 |
Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Herri Onura izendapena jaso zuen. |
2004 |
Zarauzko Oteitza Lizeoa eta Bitoriano Gandiaga Fundazioa sortu zuten Salbatore Mitxelena, Antoniano eta Orioko Herri Ikastolak. Modu honetan, ikastetxe sortzaileek derrigorrezko ikasketen ondorengoak Lanbide Heziketa eta Batxilergoarekin osatzen dituzte; 2 urtetik hasi eta 20 urte bitarteko hezkuntza, hain zuzen ere. Oteitza Lizeoa eta Salbatore Mitxelenarekin batera, Orioko Herri Ikastolak Kilometroak 2004 antolatu zuen; Itsaso Zahar Olatu Berri lemapean, lehenengo aldiz Kilometroen festa Oriora ekarri zuen. |