Pasar al contenido principal

Adimen desgaitasunaren inguruan ikasten!

Aste honetan, DBH1ko ikasleek desgaitasunari buruz gehiago ikasi eta gaur egungo gizartean daukagun aniztasun egoeraz jabetzeko aukera izan dute “Ni Zu Bezala” programari esker. 

Atzegiren eskutik jaso dute hitzaldia ikasleek. Ondoren, ikastetxe bakoitzak dagokion eskualdeko GUREAKeko langunea ezagutzeko aukera izatea da programaren asmoa, baina COVIDa dela ta, bisita horiek bertan behera geratu dira. Hala ere, hitzaldiari esker desgaitasunak dituzten pertsonekiko begirada zabaltzeko aukera eman die hitzaldiak berak.


 

 


 

Adimen desgaitasunaren inguruan ikasten
Fitxategiak