Pasar al contenido principal

Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkartekoak izan dira LH4 eta LH6 mailetan

Lilima elkartearen helburu orokorra da pertsonek sexualitatearen bizipen positiboa edukitzea eta norberari bere sexualitatea era osasuntsuan bizitzeko baliabideak eskaintzea. Asmo horrekin etorri dira gure ikastolako LH4 eta LH6 mailetara ere.

LH6. mailan, sexualitatearen kontzeptuaren eta dimentsioaren zabaltasuna ezagutu dute. Hasteko gizaki sexuduna izatea zer den definitu dute guztien artean, eta ondoren, norbere sexualizazio prozesua (maila fisiologikoa eta psikosoziala) positiboki onartzeko lanketan jardun dira. Lilimako hezitzaileen eskutik norberaren identitatea eraikitzeko eta onartzeko baliabideak jaso dituzte.

LH4. mailan, beraien identitatea eraiki eta emozio eta sentimenduak aztertzen jardun dira gehienbat.

 

 

 

Lilimako saio bat Orioko Herri Ikastolan