Pasar al contenido principal

DBH2ko ikasleak Arantzan!!!

DBH2ko ikasleak Arantzara joan dira hiru egun pasatzera.

Ilusioz gainezka egon dira aste honetan DBH2ko ikasleak. Izan ere, Arantzako aterpetxera joan dira hiru egun pasatzera. Talde kohesioa lantzeaz gain, eguraldia lagun, espeleologia, zuhaitz-parkea eta ginkana egin dituzte. Ekintza horiek talde osoak egingo ditu, bakoitzak bere erritmoan, baina guztiok batera ibiliz. 

Horrez gain, aterpean bertan, gelako musikariek instrumentuak ateratzeko aukera izango dute eta gainerako lagunek dantzan ibiltzekoa. 

Pozik joan dira beraiek, eta inbidiaz geratu gara besteok :-) 

Orioko Ikastolako DBH2ko ikasleak Arantzan