Pasar al contenido principal

Kantu jira

Larunbatean hitzordu garrantzitsua dugu Orion, Balearen eguna. Aurten larunbatarekin tokatu da egun berezia gainera beraz, herriko kaleak arrantzale giroz zipriztinduko dira seguru.


 

Gaur bertan ere jai giroa sortu nahi dugu kaleetan zehar eta hori dela eta herriko kaleetan barrena arituko gara kantu jiran 10:45etatik aurrera.

Horretarako, aste hauetan ikastola barruan noiznahi entzun dira arrantzari lotutako abestiak eta nola ez, balea harrapatzeko egin zuten balentria kontatzen duten Balian bertsoak.

 

Entseguak egiten aritu dira LHn eta HHn berriz, aiton amonak etorri dira bilobekin batera abestera. Belaunaldiz belaunaldi istorioak bizirik jarrai dezan. 

Aiton amonak bilobekin abesten