Pasar al contenido principal

Ithakako gazteekin gozatzen

Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Ithakaren kontzertu ederra eduki dugu ikastolan! Gaur HH2tik hasi eta LH2ra arteko haurren txanda izan da eta bihar goizean gainontzekoek izango dute talde gazteaz gozatzeko aukera. Bihar arratsaldean berriz, herriko plazan emango dute kontzertua eta herriari ikutu berezia emango diote musikariek!

Gazte musikariak gogotsu daudela argi geratu da gaurko kontzertu akustikoan eta ederki pasatu dugu denok beraien doinu ezberdinak entzutean. Gainera a ze poza orain dela urtetxo batzuk bertan jolasean ibiltzen ziren umetxoak, orain eszenatoki gainean ikustea. Segi orain arteko ilusio eta gogo horiekin! Eskerrik asko Ithaka!

Ithaka