Pasar al contenido principal

Xalto aireratzera goaz!

Ikastola Egunean, 50. urteurrena ospatzeko asmoz, Xalto estratosferara bidaliko dugu.

Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, guraso eta irakaslez osatutako kultura taldeak hainbat ekintza antolatu du ikasturtean zehar; abestiaren lip-duba, logo lehiaketa, belaunaldien "lehen eta orain" argazki-erronka, Ithaka kontzertua, ikasle-ohien lehen topaketa eta laster batean dendetako erakusleihoetan ikusgai izango den belaunaldien argazki zaharren erakusketa, besteak beste. 

Horrez gain, jarduera zientifiko-teknologiei ere beren lekua egin asmoz, Ikastola Egunean egurats globoa estratosferara bidaliko da. Globoa 30 km gora joango da zeruan eta kamera bat eta hainbat neurgailu izango ditu, besteak beste, tenperatura, presioa, hezetasuna eta kokapenaren berri jasotzeko. Aireratu aurretik, ordea, DBH3ko ikasleak globoa diseinatzen eta aurreproiektuen prototipoak egiten aritu dira. 

Jarduera hori antolatzeko ardura argazkian ageri diren guraso eta irakasleek hartu dute, baina komunitate osoarekin partekatzeko asmoz, aireratu, Ikastola Egunean aireratuko da, eguerdiko 12:00tan, DBHko pateotik. 

Globo aeroestatikoa aireratuko duen lan-taldea