“EUSKAL GORRAK” TALDEAREN BISITA

Orioko Herri ikastolako LH1ekoek bisita izan zuten lehengo astean, “Euskal gorrak” taldeko Aitor eta bere interprete Lierni etorri dira. Sentsibilizazio ekintza hau Askorako “mahi- mahi” proiektua eta Orioko Herri ikastolak antolatu dute elkarlanean. Aitorrek gorra izateak zer suposatzen dion azaldu zien ikasleei: zein den bere esperientzia pertsonala, irtenbideak… 

Gela bakoitzarentzat oparia ere ekarri zuten gainera, alfabeto daktilologikoa. Hizki bakoitza zeinu hizkuntzan nola egiten den adierazten du alfabeto honek. Ideia batzu eta hitz batzu zeinu hizkuntzan nola egiten diren ere irakatsi zieten Lierni eta Aitorrek haurrei. LH1ean hiru talde dira Orioko Herri ikastolan eta espazioak mantenduz hiru taldeei batera eman zitzaien azalpena, gainontzeko momentuetan hartzen diren neurriak hartuz eta badaezpada CO2 neurgailua gunean mantenduz. Ez zen gorri jarri!

Haurrak oso sartuta egon ziren saioan eta asko enpatizatu zuten Aitorrekin. Izugarria da ze sentsibilizazio puntura iritsi daitezkeen gure txikiak!