Podcast ikastaroa DBHko irakasleentzat

Gizartea aldatzen ari den neurrian, irakasleok ere ezinbestean egokitu behar dugu gure jarduna metodologia berrietara eta teknologiek eskaintzen dizkiguten euskarrietara. Ikastaroak egiteko aukerak ez zaizkigu falta: Ikastolen Elkartea, UEU, EHU edo bestelako hainbat zentrok eskaintzen dituzte irakasleentzako interesgarriak diren formakuntza-saioak, presentzialak zein online. Baina gutxitan izaten dugu etxeko norbaitengandik ikasteko aukera, eta hori luxu bat izan ohi da. Konfiantzan, lasaitasunez eta elkarlanean aritzen baikara horrelakoetan. 

Oraingoan, Xabier Etxeberria idazle eta gidoilaria hurbildu zaigu lau astez, Podcast-ak nola egin irakastera. Podcastari buruzko sarrera orokor baten ondoren (arrakastaren gakoa, zenbait adibide, beharrezko materiala…), planifikazioaren garrantzia azpimarratu zigun, baita lan on baten sekretua salatu ere: ez dago podcast onik gidoi on bat gabe. Horrez gain, elkarrizketatuak ongi aukeratzea eta elkarrizketak aldez aurretik prestatzea ere funtsezkoa da. Behin materiala grabatuta, ediziorako programak erakutsi zizkigun. Azken saio batean, ikasitakoa gelara eramateko zenbait aholku, truko edo pista ere emango dizkigu. 

Beste behin ere eskerrak eman beharrean gaude beren jakintza hain modu eskuzabalean gurekin partekatzeko eskuzabaltasuna izan eta denbora hartzeagatik! Mila esker, Xabier!