Orioko Herri Ikastola udalarekin elkarlanean ari da Orioko Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko

Orioko udala, datozen urteetara begira, Orioko Euskararen Plan Estrategikoa osatzen dabil. Hau horrela, Orioko Herri Ikastolak, hezkuntza eragile izanik, bertan parte hartzeko gonbidapena jaso du eta jada bi bilera egin ditu Javier Zabaleta (euskara teknikaria), Ainara Munduate (euskara zinegotzia) eta Zaragueta Eskolako ordezkariarekin.

Euskararen Plan Estrategiko honetan parte hartzeko, gure Ikastolak etapa bakoitzean euskararen inguruko diagnosi bat egin du, modu honetara, Orioko Herri Ikastolako euskararen erabilera zein den azaltzen duen argazki bat jasoaz.

Plan Estrategiko hau guztiz osatzeko,  aurrerago, udalak herriko eragile desberdinekin biltzeko asmoa du.