Baratza ekologikoaren sekretuak ezagutzen

Orioko Herri ikastolako LH1eko ikasleak natura gaia lantzen ari dira eta atzo LH1Ckoak beraien gelako Ur Cresporen baratza ikustera joan ziren. Bertan baratza ekologiko baten oinarriak ikusi zituzten: bertan erabil daitezkeen produktu kimikoak mugatuta daude eta horren ordez landare mota desberdinak batera landatzen dira elkarren artean orekatzeko eta elkarri hazten laguntzeko. LH1C taldeko ikasle bakoitzak letxuga bat landatu zuen... Ea ikasturtea bukatu aurretik ondo hazten diren eta entsalada ederra jaten dugun!

Eskerrik asko Urren gurasoei, Arturo eta Evari, gonbidapena egiteagatik eta gurekin arratsalde bikaina pasatzeagatik.