LH2ko igerilariak ikastaroa jasotzen

“Igerian ikasi” kanpaina jartzen du martxan Foru Aldundiak urtero-urtero LH1 eta LH2ko ikasleentzat. Haurrek igerian ikastea du helburu ikastaroak. Aurreko urtean itxialdian geundela-eta, ez zen posible izan eta aurten, berriz, behintzat maila bati eskaintzea pentsatu da, LH2. mailari hain zuzen ere. 

Aurreko hamabost egunetan LH2Bkoak izan ziren ikastaroa jasotzen eta aste honetan eta hurrengoan LH2Akoak. Gustura ibili dira ikasleak elkarrekin uretan. Maila guztietako igerilariak elkarrekin ari dira ikasten. Badira inoiz igerian ikasteko ikastarorik egin ez dutenak, edo aingira bezala igeri egiten dutenak.

Autonomia garatzeko ere balio du jarduerak: aldagelan bakarrik, inongo heldurik gabe, aldatu, trasteak takilan sartu, bustita etorrri eta aldatu, ilea lehortu... Dena beraien kabuz ari dira egiten zortzi urteko haur txiki haundi hauek