Landareak proiektuaren barruan… baratza bisitatzen!

Joan den ostegunean, LH1A gelako ikasleak, gelako gurasoa den Mikelekin, lagun  baten baratza ikustera joan ginen. Tomateak, azenarioak, letxuak, erremolatxa, kalabazina, brokolia eta garaiko beste barazki batzuk ikusteko aukera izan genuen. Osasuntsu egoteko barazkiak jatea zein garrantzitsua den ere ikasi genuen, gainera. 

Sekretu bat ere kontatu zigun. Baratza horretan XXL tamainako kalabaza landareak daude landatuta. Zein tamainako kalabazak aterako ote dira? udazkenera arte itxoin beharko dugu hori ikusteko... 

Eskerrik asko Eki eta familia horren leku zoragarria erakusteagatik!

ORIOKO HERRI IKASTOLAKO LH1A gelako ikasleak