Kurtso bukaerako irteerak

 

Ez da normaltasuna, baina badu normaltasun kutsua. Kurtso bukaeran betidanik egin izan dira mendi bueltak eta aurtengoan ere hasiak gara!

Gaur, eguraldia lagun dutela, Orioko Herri Ikastolako hirugarren mailakoak Itxaspeko buelta egin dute. Bihar, berriz, LH4koak Kukuarrira joango dira. Hurrengo astean ere irteera gehiago izango dira beste maila batzuetan. Aurtengo ezohiko kurtso honi bukaera emateko erarik onena dela uste dugu Orioko Herri Ikastolan. 

Aldapan gora, aldapan behera hizketan, algara barrez, korrika eta saltoka ikustea zoragarria da benetan. Kasu batzuetan ziklo bukaera delako etapa bat isteko balioko du eta bestetik kurtsoari bukaera emateko agur bikain bat da. Badator udara eta indarberrituta bukatzeko era bikaina da.