DBH 4ko ikasleak, eskola kiroleko monitore izateko bidean

Hasi da 2021-2022 ikasturteko Eskola Kirolak kanpaina. Orain dela 3 urtez geroztik,  DBH 4ko ikasleei LH3 eta LH4ko ikasle txikienekin begirale eta entrenatzaile lanetan jarduteko aukera ematen zaie eta normalean, gogo biziz hartzen dute abagunea. Ikastolako ibilbidea amaitu ondoren ere jarraitzen dute lan horretan eta guztiok harremanetan jarraitzeko aukera bikaina izaten da.

Hemendik aurrera DBH4ko ikasleak, Unai Eizagirre Gorputz Hezkuntzako irakasle eta Eskola Kiroletako arduradunarekin, bilduko dira asteazkenero. LHko ikasleekin saioak aurrera eraman ahal izateko jarraibide eta gomendioak entzun eta kezkak partekatzeko aukera izango dute bertan. Saioak prestatzeko jarraibideak, arazoak konpontzeko irizpideak edo gatazkei aurre egiteko gomendioak landuko dituzte, besteak beste.

Orioko Herri Ikastolak borondatez lanean jarduten diren ikasle eta ikasle ohiei eskerrak eman nahi dizkie beraien laguntza eta dedikazioagatik. Onenak zarete!