Jangelan ez da dena jan eta jan!

Orioko Herri ikastolan LH6ko ikasleekin batera landu da jangelako funtzionamendua berritzeko ardura. Lehengo eredua hartu, buelta batzu eman eta oraingo beharretara egokitu da. Lh6ko ikasleek, eraberritzeko prozesuan parte hartu dute eta oso ondo erantzun dute. 

Hasteko, lehen zegoen jolasen kutxa hartu eta beraiekin batera berritu da: lehengo jolasak konpondu, txukundu eta berriak erosi dira. Bazegoen premia jolas kutxa berritzekoa, azken urteetan zaintza eskasa izan baitu. Aurrerantzean, Lh6koek jolasen kutxa aterako dute eta beraiek izango dira eskaerak jaso eta bueltan materiala jasotzearen arduradunak. Horrela mantenu on bat dutela ziurtatuko dute. 

Gero, LH3tik LH6rako erabiltzaileentzat bilera egin zen eta elkarbizitza araudia aurkezteaz gain LH6koek beraiek jolasen kutxa aurkeztu eta funtzionamendua esplikatu zuten.

LH etapako nagusienek hezitzaile laguntzaile figura ere beteko dute aurten. Txikienei behar dutenean komunera lagundu edo momentu puntualetan laguntza emateko ardura izango dute.

B eraikineko 0 solairuan etxekolanak egin eta lasai egoteko gune bat sortu da. Euria egiten duenean eta etxekolanak dauzkaten egunetan erabiliko da gune hau.