Abenduak 3, Euskararen eguna. Egun guztiko jai- eguna izaten da Orioko Herri ikastolan. Goizean pregoiarekin hasten gara. Xalto eta Argitxo izaten dira gonbidatu nagusiak eta denok biltzen gara pergolan. Herri kirol zein mahai jolasekin jolasten dugu gero. Herri kirolak ere izaten ditugu, maila desberdinetako pertsonak nahastuta, lagun berriak egiteko auera izaten dugu hor. Arratsaldean, berriz, festa handia izan ohi da: gela bakoitzean tailer bat egoten da eta nahi den gelara joaten gara hango tailerra egitera.