COVID 19 dela-ta hartu beharreko neurriak tarteko, hainbat aldaketa eta egokitzapen egin dugu ikaste-irakasle prozesuan. Eta, jadanik, egoera berri honi bere alde onak ere ateratzen hasita gaude. Ikasgela atzean utzi eta kalera ateratzen ari gara hainbat eta hainbat saio egitera. Ikasteko lau pareta artean egotea ez dela beharrezko ikusi dugu, nahikoa dugula ikasteko gogoarekin! Gure ikasleak benetan fin ari dira kalean ikasten ere!