Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Piraguan errioan gora eta behera

2022/03/04


Eskola kiroleko aurtengo berrikuntzen artean hainbat jarduera txertatu dira. Jarduera horien artean, Oriok historikoki errioarekin duen lotura kontuan hartuta, uretako jarduerak sartu dira.

Jarduera horiei hasiera ematen lehena 5. mailako ikasle talde bat izan da. Pixkanaka-pixkanaka eskola kiroleko talde guztiek egingo dituzte jarduera horiek. Uda usaina gero eta gertuago dugu! Prestatu bainujantziak!

 

Orioko Herri Ikastolako ikasleak errioan gora eta behera, eskola kirola jardueretan