Haurra dago gure pedagogiaren erdigunean. Garatzeko dituen gaitasunez beteriko haurra.
Gaitasun horiek garatu ditzan konfiantza behar du: inguruko pertsonengan, ingurunearengan eta bere buruarengan.
Haurrak konfiantza eta ziurtasuna lor dezan ezinbesteko garrantzia du bere begiradak, haurrarenganako konfiantzazko begiradak.
GURE HELBURUA: Haur Hezkuntza osoan baldintza egokiak eskainiz, bere ibilbidean zehar sortuko zaizkion egoerei erantzuteko gaitasuna duen 6 urteko pertsona izaten laguntzea.