Meazuloetan barrena ibili dira DBH-1eko ikasleak

DBH 1eko gure ikasleak  Arditurriko meatzeak bisitatu dituzte. Hauek Aiako Harria mendigunearen bihotzean daude, Gipuzkoako Oiartzungo udalerrian. Aiako Harria, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa da eta harri mota bereziak eta orografia ikusgarria ditu. Hori dela eta,  Naturaren Zientzian landutako gaiarekin lotu dute bisita.

Ikasleek denboran atzera bidaiatzeko eta garaiko meategietako bizimoduaz jabetzeko aukera izan dute eta ederki pasa dute!