Irakasleak ere ikasten

Hasiera eman zaio guztiontzat berezia izango den ikasturte berri honi. 

Berezitasunak berezitasun, Orioko Herri Ikastolak beste hainbat erronka berrien artean, urteroko erronkei ere gogoz heldu die, tartean hain garrantzitsua deritzon irakasleen etengabeko formakuntzari.

Pasa den astean, HH eta LHko irakasleek Galtzagorri Elkartearen eskutik ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko lantegia izan zuten.

Honez gain, HHko irakasleek pasa den urtean Nerea Mendizabalekin hasitako Komunikazio Ez Bortitza-ren formakuntzaren jarraipenari hasiera eman die, ikasturte honetan ere Nerea Mendizabal izango dute bidelagun.