Jangelan maitasunari buruz hizketan
Ikastolako gainerako eremuetan bezala, jangelan ere segurtasun-neurriak bermatzea izan da iraileko erronka. Baina, jakitun gara konfinamenduak ikasleen emozioetan asko eragin duela, eta horregatik, ikasleen beharrak erdian jarrita, urrian maitasunaren inguruko jarduerak prestatu ditugu segurtasun psikoemozionala bermatzeko. Ikaslea maitatua sentitzen den heinean, seguru sentituko da Mahi-Mahi jangela eta jolaslekuetan. Horrela, urriko ostegunetarako ekintza desberdinak antolatu ditugu.
Zer da zuretzat maitasuna?
Zer da zuretzat maitasuna da hil honetan gure haurrek erantzungo duten postontziko galdera. Bertan beraien zirrara, desira edo azalpenak idazteko aukera izango dute eta denen artean erantzunak partekatuko dituzte. Zer da maitasuna? Nola sentitzen duzu? Noiz sentitzen duzu? Garrantzitsua da?...galderak jarriko dituzte hil honetan beraz, mahai gainean.
Ostegun bereziak
Mahi-Mahi proiektuan ostegunak bereziak izaten dira. Urri honetan ere egun berezi hauetan hainbat ekintza egiteko aukera izan eta izango dute:
- Urriak 1: Maitasun erritmoa
Musikaren nazioarteko eguna zen eta Mahi-Mahi piratek ikasturtea erritmoarekin hasi zuten!
- Urriak 8: Bidaiatzera goaz
Hegazkina hartu eta ikasleek mundua ezagutzeko aukera izan zuten.
- Urriak 15: Ozen esan nahi du
Hilabete hauetan bizi izandakoa partekatu zuten.
- Urriak 22: Hizkiekin jolastuz
Ikusten dut, ikusten dut...Hizkiekin jolastuz.
- Urriak 29: Saltsa dantza
Azarotik aurrera berrikuntza gehiago
Iraila eta urria egokitzapen-fasetzat hartuta, azarotik aurrera Mahi-Mahi egitasmoko hileroko agendetan berrikuntzak izango dira.