Norberaren aurkezpena ingelesez

LH6ko ingeleseko lehenengo proiektua norbere burua aurkeztea izan ohi da. Proiektu honek bere burua hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, ingelesaz gozatzea eragiten du. Norbere familia aurkeztu, bakoitzaren afizioez hitz egin, jaki eta kolore gogokoenak azaldu… Aurreko urteetan bakoitzak kartulina batean egiten zuen aurkezpena eta korridoreetan zintzilikatzen ziren. 

Aurtengoan, berriz, Orioko Herri Ikastolak, ikasleak familiarizaziotik baliabide digitaletan trebatzeko hautua egin duenen, Genially programarekin egingo dute azken ekoizpena. Dokumentu interaktiboa sortuko dute gainera. Argazki hauek proiektuaren hastapenak besterik ez dira eta ikasleak kalean ageri dira proiektua lantzen. Hurrengoan emaitza batzu erakutsiko dizkizuegu!