Frutaren eguna Orioko Herri Ikastolan

Haur Hezkuntzako etapan, asteazkenero, frutaren eguna izaten dute. Beste egunetan ere fruta ekartzeko aukera izaten dute noski, baina asteazkenetan guztien hamaiketakoko pototxoetan frutak ikusi ditezke. Modu honetara, haurrei, elikagai osasuntsuekiko jarrera izatera bultzatzen du Orioko Herri Ikastolak.

 Orioko Herri Ikastolan ezinbestekotzat jotzen da familiekin elkarlanean aritzea eta frutaren gaia ere etxea eta Ikastolaren arteko elkarlaneko beste puntu bat da. Ikasurte hasierako bileretan, asteazkenetan fruta ekartzeko konpromisoa hartzen dute familiek eta modu honetara, batera eragiten dute haurren elikadura osasuntsuan.

Honez gain, frutaren aitzakian, sasoikoak diren frutak zeintzuk diren, bertako zuhaitzetan zein fruta topa ditzaketen...ere lantzeko aukera izaten dute.

 

Eguerdian, jangelan geratzen diren ikasleek ere Askora Elikadura Zerbitzuen http://www.askora.com/eu/  eskutik jasotzen dute otordua eta hauek ere ikasleen eguneroko menuetako plateretan elikadura osasuntsu eta garaikoak jartzen ahalegintzen dira.