Iban Martinez sukaldariaren bisita

Orioko Herri Ikastolako jangelako otorduak prestatu eta haurrei jangelara eramaten dizkien enpresa Askora da . Egunero-egunero mimoz eta ardura handiz prestatzen dituzten otorduak eta garrantzia handia ematen die elikadurak haurren ongizatean duen eraginari. Horregatik, hilabetero, elikaduraren inguruan ekintza bereziren bat antolatzen dute Ikastolako ikasleentzat.

Hilabete honetan, azaroaren 9an, LH3ko ikasleek Askorako Iban Martinez sukaldariaren bisita berezia jaso zuten. Ordu t'erdiz, elikadura osasuntsuari buruz hitz egiteko aukera izan zuten, baita Iban eta bere lan-taldeak egiten duten lana gertuagotik ezagutzeko aukera ere. Izan ere, haurrak elikadura baloratuko badu garrantzitsua da jakin dezan elikagai goxo hori nondik datorren eta, nork eta nola prestatua izan den. Polita izan zen ikustea behin ikasleen jakin-mina piztuta zenbat galdera egin zizkioten Iban-i!

Azaroan, Euskaraldiarekin bat!

Hizkuntza da gure komunikazio-tresna nagusia eta mahai bueltan ere euskara da ikasi, maitatu, jolastu zein gozatzeko erabiltzen dugun hizkuntza. Azaroan euskararen erabilera sustatuko dugu jantoki eta patioetan, ekintza ezberdinak aurrera eramanez. Gainera, azaroaren 20ean Euskaraldia hasiko da eta Orioko Herri Ikastolako jangelan ere ospatuko dugu!
Munduko hizkuntza ezberdinak ere ezagutuko ditugu eta, beste herrialdeetara bidaiatuz, bertako ohitura eta kulturak ezagutuko ditugu. Hilabeteko agendan (kusi argazkia) Orioko Herri Ikastolako Mahi-Mahi jantoki eta patioetan pasako denaren plangintza laburbiltzen dizuegu.

Ba al dakizu zenbat hizkuntza hitz egiten diren Orioko Herri Ikastolan?

Erantzuna ezagutzen duzula? Erantzun, erantzun...