Mila esker Kepa Loidi!

Kepa Loidi Orioko harakin ezaguna joan zaigu aste honetan. Orioko Herri Ikastolan oso eskertuta gaude ikastolarentzat egindako lan askorengatik. Kepa laguntzeko prest agertzen zen beti edozein eskaeraren aurrean. Besteak beste, berak egin eta egositako txistorra jan izan dugu urtero- urtero Santomas egunean. Goizeko ordu txikitan jaiki eta mimoz prestatzen zikigun jolas-garaian ogitartean jateko txistorrak. Mendizalea ere bazen Kepa eta haurrei zaletasun hori transmititzeko ikastolako mendi saila antolatu zenean, bera izan zen arduraduna. Orioko Ikastolako batzordekide ere izana da. Eskerrik asko denagatik, Kepa!

 

Argazkia: Karkara.eus