LH5ekoen ardura handiak

Orioko Herri ikastolan, LHko etapan, ikasleak urtez urte ardurak hartzen joaten dira. LH5eko ikasleek euren zereginez gain, urtero-urtero LH eta HHko zaborra bildu eta ateratzeko ardura izaten dute. Aurtengoan, urte berezia izaki, ohiko gelaz gelako zabor biltzea bertan behera geratu da. Baina LH5ekoek ardura batzuk badituzte: beraien geletako zaborra eta LH eta HHko irakasle geletako zaborra ateratzen dute. Honela, gaikako bilketa ongi egiten dela ziurtatzeaz gain, euren betebeharrekin aurrera jarraitzen ikasten dute, ardurak hartuz. Zaborrontzi handiak kanpora atera eta ondoren behar bezala birziklatzera eramaten ditu kamioiak. Gure txikiak ardura handiak hartzen doaz!