Emakume Zientzialarien egunean DBH 1eko ikasleek Inspira Steam programako 3. saioa izan dute

Ana Viso Ikastolako 3 ikasleren ama da eta Gureak enpresan ingenieria da. Anak, Deustuko Unibertsitateak martxan duen Inspira Steam programan parte hartzen du eta aurten, Orioko Herri Ikastolan gauzatu nahi izan du bere lana, DBH 1en hain zuzen ere, Eneritz Odriozola irakaslearekin elkarlanean.

Inspira Steam programak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika eta Artea ditu zutabe eta jakintza arlo hauetan emakumeen presentzia uztartzea du helburu; emakumeek Steam arloetako ikasketak hautatu eta Steam esparruetara bideratzea.

Anak eta Eneritzek sentsibilizazio lan izugarria egiten dute ikasleen artean, emakumeek ikasketen hautua egiterako garaian Zientzietan izan behar duten presentzia azpimarratuz. “Beharrezkoa da emakumeek jakintza arlo hauetan lan egitea eta presentzia izatea, izan ere, sexu aniztasunak pentsamendu anitzak eta aberasgarriak ekartzen ditu eremu guztietara”- apimarratu du Visok.

Gaur, Emakume Zientzialarien egunean Steam lanbideak aztertu dituzte eta ikasleek beraien etorkizunarekin amets egiteko aukera izan dute.

Etiketak: