SEXU HEZIKETA FORMAZIOA LH6n

Orioko Herri Ikastolan aste honetan LH6ko ikasleek sexu heziketako formazioa jaso dute.  LILIMA sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak  eskainitako ikastaro honek 6 ordu izan ditu eta Aitziber Estonba eta Jon Agerregoikoa izan ditu arduradun.. Hiru gela daude LH6n eta ia aste osoa pasatu dute Lilimakoek Orion. 

Nerabezaroan sartzen dauden etapa honetan, beharrezkoa da sexualitatearen bizipen positiboa izan  eta hezkidetzaren ikuspuntutik sexu heziketa jorratzea. Helburu hauek izan ditu formazioak: 

● Hezkuntza afektibo-sexualaren bitartez, osasunaren hezkuntza sustatzea.

● Sexualitatearen ikuspegi baikorra zabaltzea.

● Geure sexualitatea eta besteena ulertzeko eta onartzeko jarrerak garatzea, sexualitatea bizitzaren oinarrizko prozesua dela ikustaraziz.

● Nork bere buruaren eta gorputzaren ongizatea eta autoestimua bultzatzea.

Gustura ibili dira ikasleak gai honi buruz mito eta aurreiritziak uxatu eta modu ireki batean hitz egiten!