Oinarrizko taldeak martxan, DBHn

Oinarrizko taldeak martxan, DBHn

Konfiantzaren Pedagogian pauso bat aurrera emanez eta ikasleen ongizatea helburu hartuta, oinarrizko taldeak jarriko dira martxan DBHn. Oinarrizko taldeak, hiru edo lau ikaslez osatutako taldeak dira eta astero elkartuko dira, astearen hasieran eta astearen amaieran, taldekideek elkar hobeto ezagutzeko, kideen arteko harremanak estutzeko eta konfiantzaz elkar laguntzeko. 

Emozioek beren lekua izan dezaten

Oinarrizko taldeak ez dira ikuspegi akademikotik sortutako taldeak. Kasu honetan, ikasleek beren kezkez, gustuez, emozioez, sentimenduez, gogoez, atsekabeez... hitz egiteko aukera bat gehiago izan dezaten sortutako taldeak dira, baita talde lanaren eta elkarren arteko babesaren garrantziaz jabetzeko ere. Une batez ikasgaia alde batera utzi, eta ikasleek beren buruaz hitz egiteko eta, era berean, entzute aktiboaren bidez kideak enpatiaz ulertzeko, tarte bat izango dute astea hobeto hasi eta astearen balorazioa egiteko. 

Aste honetan hasi eta ikasturtea amaitu arte luzatuko dira oinarrizko taldeak. Astez aste, hizketarako gai bat proposatuko zaie, baina betiere ikasgaiaz kanpoko gaiez hitz egiteko, iritzia emateko eta emozioak askatzeko. Hartara, ikasleek elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dute eta horrek bide eman dezake elkar laguntzeko ere. 

Ikasleen iritziz, lagunekin egoteko momentu atsegin bat izango da eta ideia ona da gelakideak hobeto ezagutzeko. Gainera, “lagunekin hitz egiteko beti gaude prest eta pentsatzen dugu dibertigarria izango dela”.