SEXU HEZIKETA FORMAZIOA LH4n

Orioko Herri Ikastolan LH4ko ikasleek sexu heziketako formazioa izan dute aurreko astean.  Orain dela gutxi LH6an izan dira eta ikastolaren apustuarekin jarraituz orain LH4n. LHko irakasleen eskaera izan zen sexu heziketa hirugarren zikloan eta DBHn bakarrik landu beharrean txikitatik hasi behar zela sexu hezkuntza lantzen. Orain LHko bigarren zikloari egokitu zaio eta hurrengo urtean LH2n eskaintzeko asmoa dago. LILIMA sexu heziketa eta aholkularitza elkartearekin egiten dira ikastaro hauek eta oso gustora dago Orioko Herri Ikastola beraien jardunarekin.  LH4ko ikastaro honek ere 6 ordu izan ditu eta Aitziber eta Irati izan ditu arduradun. Lau gela daude LH4n eta osoa pasatu dute Lilimakoek Orion. 

Aurrenerabezaroan sartzen dauden etapa honetan, beharrezkoa da sexualitatearen bizipen positiboa izan  eta hezkidetzaren ikuspuntutik sexu heziketa jorratzea. Helburu hauek izan ditu formazioak: 

● Emozioak detektatzea (poza, tristura, haserrea, lotsa…)

● Emozioen kudeaketa.

● Gure gorputza ezagutzea.

● Erlajazio teknikak lantzea.

Astea azkar azkar pasa da eta balorazio oso positiboa egin dute bai Lilimakoek, bai irakasleek eta baita ikasleek ere.