Marisa Arruabarrenaren poesia, gelan

Poesia ikasliburuetatik lantzea eta poetaren eskutik zuzenean jasotzea bi gauza dira. Bi bizipen, DBH2ko ikasleek zorte handiz ezagutu ahal izan dituztenak. 

Marisa Arruabarrenaren eskutik, poeta nor den, noiz eta zergatik idazten duen, poesiak zer ematen dion jakin ahal izan genuen, baita liburua argitaratzeak suposatu dion poza sentitu ere. Senperen (Lapurdi) urtero ospatzen den "Hatsaren poesia" eguna aitzakia bat da Marisarentzat poesia idazteko, baina bere poesia irakurri duenak barruko sentimenduek bultzata idatzitakoa dela ere nabarituko du. Irakurraldian hunkitu egin gintuen bere sentimenduekin, baina baita harrotu ere oriotar izateak ematen dion indarrarekin. 

Saioa laburtxo geratu zitzaigun, eta gehiagorako gogoz geratu ginen. 

Mila esker, Marisa eta nahi duzun arte!