NEREA LOIOLA IDAZLEA LH3n

Orioko Herri Ikastolako LH3ko ikasleak elkarrekin liburu bat irakurtzen aritu dira gelan, Nerea Loiolaren Azken Lanhütarra. Oraire, laino artean bizi den izakia, lanhütarra, agertzen da liburu honetan. Hodei gidaria da eta, berari esker, uraren prozesua osatzen da. Orairek liburuan oso paper garrantzitsua izan arren, protagonista Amets izeneko umea da. Bere lagunekin batera erabaki beharko du zer egin, Orairerekin topo egin eta bere egoeraren berri izan ondoren. 

Gogotsu eta gozatuz aritu dira ikasleak irakurtzen eta liburua bukatu eta berehala idazlearekin zita izan dute. Galderak prestatu eta elkarrizketa sakon bat izan dute berarekin. Nerea Loiola Debakoa da izatez eta Zarautzen bizi da. Bi libururen egilea da, Harri bat poltsikoan (2018) eta Azken Lanhütarra (2019).